Quito, eta kitto!

Berriz ere Ekuadorrera etortzea tokatu zait, Nazio Batuetako lan batzuk direla medio, eta hemengo asteburuak “normalak” direnez (hau da, larunbata eta igandea jaiegunak dira, Saharan ez bezala), turismo pixka bat egiteko aprobetxatu dut.

Atzo adibidez, Quito ondoan dagoen Pichincha sumendira igo nintzen, teleferikoan noski. Quito 2.800 m.-tako altueran dago, eta teleferikoa 4.100 m.-taraino iristen da. Han goian bistak ikaragarriak ziren oso, Hegoamerika goitik behera zeharkatzen duen mendilerro itzel honetako tontor asko suma zitezkeen, lausotuta, lainoen artean, eta beherago, askoz ere beherago, sumendien magalean, hiri hau zain zetzan: Quito.

Facebook Twitter Stumbleupon Delicious More More More
elcorreo.com

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.