Duela 4 urte erakunderen batean bolondres sartzea pentsatu nuenean, ezagutzen nituenen artean zeinekin etor nintzatekeen bat galdetzen nion nire buruari. Aurretik Giza Eskubideen talde baten parte izan nintzen garapenerako GKE batean, batez ere Kolonbian izaten ziren bortizkeriak zalatzen zituena, eta SOS Arrazakeriatik antolatzen zituzten jardueretatik gertu izan nintzen baita. Baina gogotsu nengoen bazterketa egoeran dauden pertsonekin lan zuzenean aritzeko. Bidesarik preso dauden pertsonekin egiten zuen lana ezagutzen nuen gutxi gora behera. Eta Miguel ezagutzen nuen, asteburuetako proiektuaren arduraduna, eta horrek hurbilketa errazten zuen zalantzarik gabe.
Hasieratik positiboki harritu ninduen taldearen parte egiten zuten persona guztien konpromezuak. jarraitu irakurtzen