Alepon ez dago toki segururik

Siriako gudak ez du etenik. Azken hamar egunetan, Hanna Singer, UNICEF-eko ordezkaria herrialdean, 100  mortero jaurtiketa ikusi ditu Alepoko mendebaldean, etengabeko bonbardaketak entzuten ditu eta leherketako soinuarekin lo egiten du. Erasoak ematen diren bitartean, bainugeletan eta sotoetan ezkutatzen dira, gero lan egiten jarraitzeko, beti heriotzaren mehatxupean: “bolondres bati bala batek eman zion umeak euren aterpera eramaten zituen bitartean”, azaltzen du.

Azkenengo hamar egunetan desplazatu behar izan diren 31.500 pertsonen erdia umeak dira. Asteak sotoetan ezkutatuta egon diren haurrak, inoiz amaitzen ez diren bonbardaketetatik irteteko. Pozik kontatzen dute. Bizirautea lortu dute eta orain eguzkia eta aireaz disfruta dezakete. Baina asko galdu dute bidean: gurasoak, neba-arrebak, lagunak … Ez dira berriz euren eskoletara bueltatuko, ezin izango dute etxeko egongelan eseri edo beti joaten ziren parkean jolastu.

Alepon_ez_dago_toki_segururik

Ez dago toki segururik Alepon. Bizitza normal bat izatea ezinezkoa da. Milioika ume hil dituzte eskolarako bidean. Hanadi eta Lamar bezala, mortero baten metrailaz jota hilak eskolarako bidean. Baina umeek ez dute amore ematen. Inoiz ez dute jolasteko eta barre egiteko indarra galtzen, ezta hazten jarraitzeko gogoak ere. UNICEFek ere ez du amore ematen. Jasotako laguntzei esker, neguko arropa eta ura ematen ari da herri eta errefuxioetara; Alepoko ur-sarea mantentzen eta konpontzen da 1,2 milioi pertsonentzako eta 7.000 ume eta amek txertoak jaso dituzte.

1.600 umeri osagarri nutrizionalak eman zaizkie eta 6.000 haurrek laguntza psikosoziala jaso dute. Zenbakiak positiboak dira; baina lan asko geratzen da oraindik egiteke: Alepon soilik, 50.000 umek muturreko baldintzetan bizitzen jarraitzen dute.

“Umeak – kontatzen du Hannak – ospitaleko ehun metrotara hiltzen dira lagundu ezin ditzakegulako. Laguntza humanitarioa zailtasun askorekin topatzen da, eta ezin da behar duten sei milioi umeei lagundu”.

UNICEFek atsedenik gabe lanean jarraituko du bizitzak salbatzeko eta beharrizana duten haur guztien bizi kalitatea hobetzeko. Zure laguntzarekin, lor dezakegu.

Facebook Twitter Stumbleupon Delicious More More More
elcorreo.com

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.