ZER EGIN NEIKE NIK?

Nire izena Edurne da, 61 urte ditut eta dauela 4 urte hasi nintzan Caritas-en laguntzaile modura. Galdetuko deustazue, zergaitik Caritas-en? Begira, 57 urte nituala, gizarte eta behartsuenganako gaietan ez nebala ezer egiten pentsau neban eta honek nire buruan galdera mordoa sortarazi zidan.

Nire bizitzan, familiako lanak eta etxeko negozio lanetatik aparte, herri mailako egin beharretan borondatezko lana eskintzen neban. Baina seme alabak ezkondu eta etxetik joan ziranean, beste zerbait gehiago egin behar nebala ikusten neban.
Behartsuen aldeko zerbait egin nahi neban eta neure buruari galdetu nion; zer egin neike nik? Ez neban nahi justifikazioak bilatzen ibili, ezer egin barik egoteko. Egoera horrek neure barne-hutsa sentitzera eroaten ninduelako. Kanpora, misinoetara joatea be bururatu jatan baina ez neban ikusten argi bertan zer eskini nezakeen. Beste alde batetik, familia bat neukan: ama edadetua, senarra, seme alabak. Eta ahaztu barik herri mina be. Behar bada gauza larregi berton itxi eta kanpora joateko.

Ezkondu nintzanetik Caritas-en laguntzaile izan gara. Caritas-en programa ezagutu nebanean bere bitartez gure inguruko behartsuei beste ekarpen bat egiteko aukera egoala ikusi neban. Baneukan pausu emoteko bildurra be baina….barnean baegoan zerbait esaten zidana. Horrela hasi nintzan Caritas-en lanean. Egia esan, giza ekimenetan ikuspegi zabalagoa izetea lortu dot eta egiteko asko dagoala ikusten dot.

Gaur egun, oso pozik aurkitzen naz Caritas-en lan egiteaz. Nik emoten dodana baina askoz be gehiago harten dodala pentsaten dot. Mutil gazte mordo bat ezagutu dodaz, bereziak danak. Ez noa izenik aipatzera baina, batzuk besteak baino gehiago, danak alkoholaren eta drogaren eraginez kaltetuak. Eurak kontaten zituen gauzak niretzako sinisgatxak ziran; beraien familiak arruinatu zituela, seme alabak dituela emakume ezbardinegaz eta hor nonbait zebilzala eta abar… Banekian laguntzeko nire gaitasuna mugatua zala baina esan nahi dabena entzun egiten dot eta entzutea bakarrik be asko dala ikusten dot.

Eurentzako egiten dan lana eskerten badakie. Sarritan eurak esaten deustezan gauzak, nire seme alabari inoiz ez deutsadaz entzun, adibidez; bihotz handiko emakumea nazala, eurak beti bihotzean eroango nabela, sukaldari onena nazala eta abar. Gauza honeek entzutean nire barrua bete egiten da, maite nabela erakusten deuste eta horregaitik nik eurei (ematen) deutsedana baino gehiago harten dodala igerten dot.

Nik, Bilbo-ko etxebizitzatik pasau diran guztiak gogoan ditut, oso oroipen onak ditut eta izugarrizko maitekirotasuna sentitzen dot guztiez. Eskerrik asko zuek emoten deustazuenagaitik. Besteentzat, ezer truke lan egiteak barne poza emoten dau. Caritas-i esker ikusi dot guretariko bakoitzat, ahalegin txikiagaz, lan handia egin leikela, ZU ERE ANIMA ZAITEZ!!!

Facebook Twitter Stumbleupon Delicious More More More
elcorreo.com

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.