Eskubideak ditugu. Konbentzioaren 30. urteurrena familian ezagutzea eta bizitzea

20191025_140005

Eskubideak ditugu EDEX Fundazioak martxan jarri duen ekimena da, hain zuzen ere, Nazio Batuen Erakundeak Haurren Eskubideei Buruzko Konbentzioa onetsi zuenetik –1989ko azaroaren 20an– XXX urte igaro direla ospatzeko asmoz. Horren bitartez, gure nahia da Estatu guztiek itun hori berretsitakoan hartutako zereginetako bat betetzen laguntzea, alegia: itun horren baldintzak ezagutaraztea, baita haurrei ere.

Ekimena, hainbat alderditan, Konbentzioa hedatzearen alde EDEX Fundazioak –zenbaitetan Eusko Jaurlaritzarekin, eta beste zenbaitetan, ordea, Euskal Herriko UNICEFen Batzordearekin– egindako iraganeko beste ekimen batzuen ondoriozkoa da, eta, oraingoan, 7 urtetik aurrerako haurrei dago zuzenduta, bai eta haien guraso nahiz zaintzaileei ere, haurren irakasleen bitartez.

Material didaktikoak

Solas egiteko ipuinen bidez egingo dugu lan hori. Hasieran, 44 emanaldi zituen irrati-produkzioa izan zen; ondoren, 30 istorio bizidun eskaini zituen, eta, geroago, inprimatutako 10 liburuki. Hainbat baliabide didaktiko erabiltzen dira ekimena zehazten duten esku-hartzeen alde egiteko, kasu bakoitzean parte hartzen duten erakundeen aukeraren arabera:

Eskubideak ditugu packa. Kartoizko estutxe baten forma du, kolorez inprimatutakoa, eta haren dimentsioak hauek dira: 10 x 10,5 x 2,5 cm. Barruan, kolorez ilustratutako 12 koadernotxo daude; guztira, 380 orri. Kasu batzuetan, liburukiak haurrei daude zuzenduta, eta beste kasu batzuetan, berriz, gurasoei nahiz zaintzaileei. Hona hemen ilustratutako koadernotxo horien ezaugarriak:

– 28 orrialde dituzten 10 ipuinez osatutako bilduma. Konbentzioaren testuaren berri ematen duten hamar esaldiak ulertzen laguntzen digute ipuin horietan jasotako istorioek: Berdintasuna: Lagunen eskua; Osasuna: Hitzez hitz; Ongizatea: Hainbat hobe norbaitekin; Hezkuntza: Letratxoa; Babesa: Korrika egin eta kontatzea; Nortasuna: Esaten dutena esaten dutela; Haurtzaroa lehendabizi: Automobilek loditzen dute; Parte-hartzea:Komunaren hondamena; Familia: Oso familia normala: eta Jolasa: Harat-honat korrika.

– Familientzako gida, 44 orrialdez osatutakoa. Gida horren bitartez, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak jasotzen dituen terminoak eta haien esanahia azaltzen dira, seme-alabekin konbentzioaren inguruan hitz egiteko jarraibideak eskaintzen dira, eta bertan adierazitako eskubide guztiak familiaren esparruan bizitzeko proposamen zehatzak ematen dira.

Haurrei egokitutako Konbentzioaren bertsioa; 36 orrialde ditu, eta haurrek merezi dituzten eskubide guztiak erraz irakurtzeko aukera eskaintzen du.

Webgunea. Estutxearen baitan, webgunera sartzeko QR kode bat dago, eta, webgune horretan, marrazki bizidunez osatutako 10 istorio ikusi daitezke –hain zuzen ere, istorio horiek aurretik aipatutako ipuin inprimatuei dagozkie–, bai eta Familientzako gida liburuaren bertsio digitala irakurri ere.

Portugalete, lehena

Portugaleteko Udala izan da ekimena sustatu duen lehenengo administrazio publikoa: lehen hezkuntza ikasten hasiko diren seme-alabak dituzten udalerriko familien esku jarri du ekimena.Gainera, garapenerako lankidetzaren esparruan, Udal horrek proiektua finantzatu du Proinapsa-UIS erakundearekin batera, eta, hala, estrategia hori sartuko du aipatutako erakundeak Sotoko probintziako –Kolonbia– ehun bat familiarekin batera gauzatzen duen proiektuan.

Facebook Twitter Stumbleupon Delicious More More More
elcorreo.com

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.