Bilboko Errege Opil Solidarioa, urtarrilaren 5ean Plaza Barrian

Jon Aldaiturriaga, aurkezpenean

Carlos Bargosek, Cáritas Bizkaiako zuzendaria, Nekane Narbaizak, Lapiko Catering-eko gerentea, Xabier Olmok, Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteko presidentea, eta Alicia Garmendiak (Iruña Catering), “Roscón Solidario de Bilbao / Errege Opila Bilbao” aurkeztu dute. Ekitaldi horren antolatzaileak dira eta hauen laguntza izan dute berau martxan jartzeko: Iruña Catering, Kaiku eta Baqué. Babesleak: Bilbao Ekintza, Euskaltel eta IberCaja. Ekitaldia larunbatean izango da, urtarrilak 5, Errege bezpera, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Bilboko Zazpi Kaleetan dagoen Plaza Barrian.
Opil zati eta txokolate edalontziaren prezioa 1 €urokoa izango da pertsonako, Bizkaiko Cáritasen Haurtzaro Programara bideratzeko.

Errege-opil erraldoi honen lehenengo zatia 12:00etan egingo da. Opil solidario honek 500 kilogramoko pisua edukiko du, 60 metroko perimetroa eta 25 zentimetroko zabalera. Opila egiteko lanetan 25 pertsonako lan-taldea dabil, Lapiko Catering-eko langilez eta Fundación Peñascal Koop. Elkarteko Ostalaritza Eskolako ikasle eta gozogintzako arduradunez osatuta.

Berau prestatzeko errezeta tradizionala jarraituko da, eta hauek izango dira osagaiak: 350 kilogramo irin, 130 litro esne, 100 kilogramo azukre, 75 kilogramo gurin, 250 dozena arrautza, 20 litro laranjondo-lore ur, 30 kilogramo fruta azukreztatu eta 20 kilogramo almendra birrindu, baita 20 kilogramo legamia ere.

Lehenengo zatia egiteko Bizkaiko politikari eta kirolari ezagunak egongo dira, eta ondoren dastatu ahal izango da gozoki hau. 3.000 errazio inguru banatuko direla kalkulatu da. Zati bakoitza txokolate katilu batekin emango da, Kaiku eta Baqué enpresek emandako esne eta txokolatearekin egindakoa. Café Iruña Catering enpresak prestatu eta zerbitzatuko ditu.

Opil eta txokolate edalontzien banaketa, eremuak antolatzeko lanak, Haurtzaro programarako dohaintzen bilketa eta abar burutzeko Bizkaiko Cáritaseko hamarnaka boluntario egongo dira.

Cáritas Bizkaia, Lapiko Catering eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartearen helburu nagusia haurtzaroarekiko elkartasuna da. Horregatik, Bizkaiko Cáritasen Haurtzaro Programari lagundu eta abenduaren 5ean Plaza Barrira hurbiltzeko deia egin nahi dute. Hala nahi dutenek, opila eta txokolatea banatuko diren karpan jarriko diren itsulapikoetan eman hala izango dute dohaintza. Bildutako dirua Eskola eta Gizarte mailan laguntza emateko Bizkaian dauden 23 Proiektuetara bideratuko da. Egun, Bizkaiko Cáritasen Haurtzaro Programaren barruan dauden proiektuak dira horiek. Proiektu horien bidez adin txikikoen gaitasun pertsonal, sozial, kognitibo eta hezkuntza eta familia mailako gaitasunak sustatu eta indartzen dira. Parte hartzen duten haur eta nerabeak 5 eta 16 urte bitartekoak dira, eta beren familiak arrisku edo desabantaila egoeran daude gizartean. Eskola eta Gizarte laguntza emateko Proiektu bakoitzean gizarte, eskola, familia eta aisialdi arloko gaitasunak lantzen dira.

“Roscón Solidario de Bilbao / Errege-Opila Bilbon” errege-opila prestatzearen arduraduna Lapiko Catering enpresa da. Enpresa arloko proiektu hau Peñascal Kooperatiba Elkartea eta Cáritas Bizkaiaren arteko batasunaren emaitza da; ostalaritzako sektorean hogei urtetik gora daramatzana bata, eta abian jarri duen gizarte ekintzaren ondorioz gizarte-jatetxeei erantzuna eman nahi diena bestea. Boluetabarri eraikinean dagoen sukalde nagusitik bertatik, Lapiko Catering-ek Cáritasen jantoki sozialetara egiten du banaketa (egunean 400 menu baino gehiago); horrez gain, bestelako catering zerbitzuak eskaintzen dizkie gainontzeko erakundeei: coffee-break, lunchak, koktelak, herri-bazkariak, eta norbanakoentzako nahiz gizarte erakundeentzako ekitaldiak, hau da, erakunde kulturalak, instituzioak eta enpresak. Lapiko Catering-ek, gainera, bazterkeria arriskuan daudenen gizarteratze eta laneratzearen alde egiten du.

Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea da Bilboko merkatari eta ostalariak biltzen dituen elkarterik zaharrena, eta Hirigune Historikoan gauzatzen du bere egitekoa. 1969an sortu zenetik eragile garrantzitsua bilakatu da Bilboko hirigune historikoko bizitza soziala dinamizatzeko, ekitaldi ugari sustatu eta horietan kolaboratuz.

Facebook Twitter Stumbleupon Delicious More More More
elcorreo.com

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.