Pasa den abenduaren 17an inauguratu zen Zazpi kaleetako Burtsa auzo etxean Bidezko kausa duten binetak izeneko erakusketa. Honek “Asier&Javier”ek azkeneko hamar urteotan hedabide nazionaletan eta tokikoetan argitaratuko 30 bineta baino gehiago biltzen du.
“Bidezko kausa duten binetak” erakusketaren helburua bikoitza da. Alde batetik, erakusketa ikustera datozenen sentsibilizazioa lortu nahi da, bidegabekeria sozialen aurrean. Bestetik, Cáritas Bizkaiaren gizarte-proiektuetarako diru-funtsak bildu nahi dira (haurreko programa).
Cáritasen ekintza arloarekin lotutako gairen bat da bineta guztiak lotzen dituen haria: gizarte-bazterkeria, langabezia, immigrazioa, pobrezia, herrialde pobretuen egoera, genero indarkeria, ingurumena, gizarte-desberdintasunak, etab.
Cáritas Bizkaiak eskerrak eman nahi dizkie Asier&Javier umorista grafikoei, ezaugarri solidarioak dituzten hogeita hamarren bat lan laga dituztelako Bilboko Auzo Etxeetan erakusteko, 2012ko abendutik 2013ko apirilera bitartean.
Erakusketa hori Zazpi Kaleetan egongo da Gabon Jai guztietan, 2013ko urtarrilaren 4ra arte, eta, gero, Bilboko Udalaren beste auzo-etxe batzuetara eramango da.
Binetak salgai egongo dira (eskaera eginda), 10 euroko prezioan bakoitza, eta DIN A-3 neurriko kartoi-orrian aurkeztuko dira ekitaldi berezi batean (bere garaian iragarriko da). Ekitaldi horretan egileek beren sinadura eta eskaintza pertsonalizatua egingo dute.
Bineten erakusketari buruzko kontsulta egin ahal izango da Bizkaiko Cáritasen web orrian eta binetak erosteko aukera egongo da –esan bezala, bakoitza 10 €urotan- aldez aurretik eskaera eginda, posta helbide honetan: comunicacion@caritasbi.org.


