Joan den azaroaren 21ean, 12:00etan, inor ez etxerik gabeko flashmoba atera zen Areatzako Kioskoaren aurrean, Cáritasek zein BesteBik bultzatua.
Ozpakizunak parada eman zigun gaur egungo etxerik gabe dauden pertsonen egoera antzemateko eskubideak direlako, ez opariak: inor ez etxerik gabeko manifestuaren bitartez.
Baina geure nahiak ditugu. Gizartea Aladinoren lanpara miresgarria izatea nahi genuke eta maitasun apur bat ematea, eseri eta hizketan egoteko laguntasuna izatea; nahi genuke lan bat izan, bizitza osorako ez bada ere, zerbaitetan ari garela sentitzeko; nahi genuke askatasuna izan, nahiz eta gaur egun askatasuna dirua edukitzearekin nahasten den.
Bide honetatik jarraitzen badugu, pertsona izateko oinarrizko eskubide horiek galdu egingo dira, eta gizarte-babesa hondatuz joango da, erabat lur jota gelditu arte.
(Eskubideak direlako, ez opariak: inor ez etxerik gabe manifestua)
Gogorarazi nahi dizuegu datorren igandean, azaroaren25ean, etxerik gabeko pertsonen eguna ospatuko dela europa mailan Cáritasek zein FENTSA Europak sustatua.

