ENTRECULTURAS Y ALBOAN CELEBRAN EL DÍA INTERNACIONAL DEL VOLUNTARIADO//ENTRECULTURAS ETA ALBOAN ERAKUNDEEK BOLUNTARIOTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEN DUTE

 

voluntariado

Hoy, 5 de diciembre, Día Internacional del Voluntariado, Entreculturas y ALBOAN, organizaciones de cooperación para el desarrollo que apuestan por la construcción de ciudadanía global, quieren agradecer el compromiso y la entrega de su voluntariado local e internacional.

El voluntariado está en el corazón de la identidad de ambas instituciones. Este compromiso es una de las mayores expresiones de ciudadanía global, de participación e implicación de personas en lo local con mirada global. Las personas voluntarias no viven de espaldas al dolor de nuestro mundo, sino que se comprometen cada día para transformar la realidad. En ese camino cotidiano, sienten que se transforman personalmente y transforman personas para transformar el mundo.

Entreculturas y ALBOAN en sus 31 sedes cuentan con más de 800 personas voluntarias y colaboradoras que despliegan toda su acción y creatividad. Nuestro voluntariado se siente agente de cambio y su compromiso cotidiano es proceso de transformación personal, que cambia estilos de vida, formas de pensar y de ver el mundo; reaviva la vocación profesional y aumenta la propia implicación personal y global. El voluntariado de ALBOAN y Entreculturas tiene un alto compromiso y estabilidad -más de 5 años de media de permanencia-, alta motivación y está muy identificado con los valores y la misión en ambas organizaciones.

Además, ALBOAN y Entreculturas cuentan con 43 personas voluntarias internacionales de larga duración -1 o 2 años en terreno- que participan en el programa de Voluntariado Pedro Arrupe (VOLPA) y 34 de corta duración. Estas experiencias tienen como principal propósito crear caminos de encuentro a través de la cercanía personal entre pueblos y personas, fomentar un compromiso vital en las personas voluntarias para que se desarrollen como agentes sensibilizadores y de cambio social. Así estas personas se convierten en nuestros mejores testigos de la realidad que viven millones de personas en el mundo. Son nuestra “ventana” para asomarnos a otras realidades que no nos dejan indiferentes, y privilegiadas semillas de cambio en sus entornos.

Por eso, en este día, Entreculturas y ALBOAN quieren expresar su apuesta firme por el voluntariado, local e internacional. Un voluntariado transformador de personas que transforman el mundo; un voluntariado con corazón y mirada abierta y global; un voluntariado que busca la coherencia cada día en la lucha por la justicia; un voluntariado que sueña con un mundo más justo, igualitario y sostenible y se levanta cada día para hacer ese sueño realidad.

Ambas instituciones en este día queremos deciros GRACIAS de corazón a través de este vídeo donde se recogen vuestros testimonios

 

Gaur, abenduak 5, Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da eta Entreculturas eta ALBOAN garapenerako lankidetzaren erakundeek, herritartasun globalaren alde lan egiten baitute, konpromisoa eta gorputz eta arima aritzea eskertu nahi dizkiete beren boluntarioei.

Borondatezko lana bi erakundeen identitatearen muina da. Konpromiso hori herritartasun globalaren adierazpenik nagusienetako bat da, begirada globala duen tokiko konpromisoan parte-hartzeko eta inplikatzeko aritzen baitira boluntarioak. Ez diote bizkarra ematen gure munduaren sufrimenduari, eta egunero konprometitzen dira errealitatea eraldatzeko. Eguneroko bide horretan, beren burua eraldatzen ari direla nabaritzen dute, eta pertsonak eraldatzen dituzte mundua eraldatzeko.

Entreculturas eta ALBOAN erakundeek, beren 31 egoitzetan, badituzte ekintzak eta sormena zabaltzen dituzten 800 boluntario eta kolaboratzaile baino gehiago. Gure boluntarioak eraldaketaren egile sentitzen dira, eta beraientzat eguneroko konpromisoa aldaketa pertsonalaren prozesua ere bada, hau da, bizimodua, pentsamoldeak eta munduarekiko ikuspegia ere aldatzen dituzte; bizkortu egiten da beren lanbide-bokazioa eta inplikazio pertsonal eta globala ere handitzen da. ALBOAN eta Entreculturas erakundeen boluntarioek konpromiso- eta egonkortasun- maila altua daukate -batez beste, 5 urte baino gehiagoko iraunkortasuna-, baita motibazio handia ere, eta bi erakundeen balio eta misioarekin biziki identifikatzen dira.

Horrez gain, ALBOAN eta Entreculturas erakundeek 43 nazioarteko boluntario dituzte iraunaldi luzean -bat edo bi urte dagokien lekuan-, Pedro Arrupe Boluntariotza (VOLPA) programan parte hartzen dutenak, eta 34 boluntario, iraunaldi laburrean. Esperientzia horien helburu nagusia da topaketaren bideak sortzea herrien eta pertsonen arteko hurbiltasun pertsonalaren bitartez, pertsona boluntarioen bizi-konpromisoa bultzatzea, sentsibilizatzeko eta aldaketa sozialerako eragile gisa garatu dezaten beren burua. Horrela, pertsona horiek munduko milioika pertsonek bizi duten errealitatearen lekuko onenak bihurtzen dira. Gure “leihoak” dira beste errealitate batzuk ikusi ahal izateko, epel uzten ez gaituzten errealitateak, eta eraldaketarako hazi ezin hobeak beren inguruetan.

Horregatik, egun honetan, Entreculturas eta ALBOAN erakundeek boluntariotzaren aldeko apustu sendoa adierazi nahi dute, tokian-tokikoa eta nazioartekoa. Boluntariotza eraldatzailea, hau da, mundua eraldatzen duten pertsonek osatua; bihotza duen boluntariotza, eta begirada irekia eta globala; justiziaren aldeko borrokan, egunero koherentzia bilatzen duena; mundu bidezkoagoa, berdintasunezkoa eta jasangarria amets duena, eta egunero amets hori errealitate bihurtzeko jaikitzen dena.

Bi erakundeek, egun honetan, MILA ESKER esan nahi dizuegu bihotz-bihotzez, zuen hitzak biltzen dituen bideo honen bitartez.

 

Facebook Twitter Stumbleupon Delicious More More More
elcorreo.com

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.